XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Perpaus kausala (BAITA) eta nagusiaren artean (EZ DIOT...) kontsesiboa (ARREN) sartzen du.

Kontsesiboa kausalaren menpean bezala dago, baina biek bakarrik ez dute sentidu osorik: NIREKIN ONDO PORTATZEN BAITA LAPUR HAUNDIA IZAN ARREN.

Zerbait falta da: ETA EZ DIOT... (esaldi nagusia).

Eta zer pintatzen du esaldi nagusia eta menpekoak lotzen dituen ETA horrek?

ETA ez al da koordinatuak sortzen dituen partikula?

Kasu honetan ez.

Nexo eta lotura soila baino ez da.

Esaldi nagusia bera bitan banatzen da: ...EZ DIOT GALDETZEN (nagusia) eta... NONDIKAN DAKARREN (menpekoa).

Zer gertatuko zatekeen, ordea, neurriak hala behartu duelako (dena den ongi dago) BAITA esan ordez DA bakarrik esan izan balu?

Honela geratuko zen: NIREKIN ONDO PORTATZEN DA LAPUR HAUNDIA IZAN ARREN ETA EZ DIOT INOIZ GALDETZEN JANA NONDIKAN DAKARREN?

Ba, kausa desagertu egiten dela, esaldi nagusi izatera pasatuz eta kontsesiboak eta biek bakarrik badutela sentidu osoa.

Gainera ETA partikulak bere ohizko funtzioa betetzen du, hau da: ETA EZ DIOT... koordinatua da.

Badakit horrenbesteko azalpenik ez dela behar izaten klasean eta ez dela komeni oihan zabartsuegian sartzea, baina irakasleoi ez zaigu gaizki etortzen euskal sintaxiaren barrunbe guztiak mahai gainean edukitzea.

Gainazalekoaren berri errazago eta segurtasun handiagoz ematen da osin-hondoan zer dagoen jakinda.

Barkatu pedanteria.

Bertsolari handia da Lopategi.

Lehen ere ikusi dizkiot esaldi konplexuak, baina zuzenak.

Bizkaitarra izan arren, gipuzkeraz edo batuan kantatzen du.

Horrek pena-pixka bat ematen dit niri.

Bertsolariek ez al lukete saiatu behar nork bere euskalkian kantatzen?

Ahozko emariak horrenbeste merezi duelakoan nago.

Gainera, euskara sakontzeko ere ondo etorriko litzaiguke.

BAINO.- Baizik.

OIHAN.- Basoa. Selva.

ZABARTSU.- Frondoso.

OSIN-HONDO.- Fondo del pozo.

EMARI.- Fruto.

RUFINO IRAOLA